inspiraekintzaileak



 Jardunaldi eta tailer inspiratzaileak, praktikoak eta doakoak, OARSOALDEKO gazteen, ekintzaileen eta enpresen artean ekintzailetza sustatzeko. 


 

zer da oarsoaldea inspiraekintzaileak 


Ekintzailetzaren jatorria edozein izanda ere, beti dago lotura erkidea: IDEA BAT, ESPERIENTZIA INSPIRATZAILEA, argia. Nolanahi ere, horiei esker, hurrengoetara iritsiko gara:

*  Aukerak identifikatzera eta, xede horrez, beste merkatu batzuetan erreferentzia eta esperientziei erreparatzera.
*  Antzeko ekintzailetza-beharrekiko konponbideen erreferentziak antzematera.
*  Beste merkatu batzuetan behar sozialekiko konponbideen erreferentziak hautematera.

Oarsoaldea Inspiraekintzaileak proiektuaren helburua pertsonen eta enpresen txinparta piztea da, ekintzailetza-ekimenetan jardun dezaten. Horretarako, programa bat eskaintzen dugu eta 4 jardunaldi nahiz 4 tailer esperimental ditu. 2018. eta 2019. urteetan zehar garatuko da gaien arabera antolatu ostean. Ildo horri eutsiz, Oarsoaldeko eskualdean estrategikotzat jotako sektoreak landuko dira: 
 
 1. Zerbitzu aurreratuak 
 2. Ekonomia berdea – Ekonomia zirkularra 
 3. Industria sortzaileak
 4. Zerbitzuak pertsonei – Zahartzaroa – Silver Economy

inspiraekintzaileak inspirazio- eta ekintza-proiektua da

 
INSPIRAZIOA: 4 jardunaldi tematiko, 2 ordukoa bakoitza, sektore zehatzean espezializatua. Arlo tematiko bakoitzaren barruan, proiektuek eskaintzen dituzten enplegagarritasun- eta negozio-aukerei buruz kontzientziazio sozialaren inguruan ekintzak garatzeko esperientziak zabalduko dira:
  

 o   Eremu bakoitzean joerak eta aukerak aztertuko dira.

 o   Eremu bakoitzean sortzen ari diren enpresa, negozio eta enpleguez hitz egingo da.

 o   Ibilbide positiboa izan duten enpresa eta ekintzaileen kasuak aurkeztuko dira. 

EKINTZA: Jardunaldi bakoitzarekin batera, ekintzailetzari buruzko tailer praktikoa antolatuko da, “ekinez”ekintzailetzaren bidea hartzeari begira motibatzeko. Hala, JUMP! proiektuen bizkortze-metodologia kontuan hartuko da. Banaka eta taldean ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen ideiak jaso eta aztertuko dira, “ideiak bildu eta gutxieneko bideragarritasuna duen proiektuaren gorputzean landu” aurretiazko jardunaldietan aurkeztutako esperientzietan badute beren oinarria. 

 o   Negozio-ideia definituko da.

 o   Negozio-logika zehaztuko da.

 o   Horren gap nagusiak identifikatuko dira.

 


nortzuk gara?


Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen eskualde-garapenerako agentzia, gara. Gure udalerriek ekintzailetza bultzatzearen aldeko apustua egiten dute, gure eskualdearen garapen sozioekonomikorako ezinbesteko ardatza baita. Aurrekoari eutsiz, ekintzailetza gure eskualdean garatzeko baldintza egokiak sortu nahi dira. 



hartzaileak


Pertsona ekintzaileak, ikasleak eta tituludunak, baita Oarsoaldeko eskualdeko enpresa-sareko enpresak eta elkarteak ere, euren interesak proiektu honek garatuko dituen arloekin lotuak badaude.

 
nortzuk egongo dira? 

Bai jardunaldietan, bai tailerretan, Iker Izulain, Arbonies & Asociados konpainian estrategia eta berrikuntzari buruzko aholkularia, izango da. Eskarmentu handia du ekintzailetza-prozesuetan. Berarekin batera, pertsona ekintzailea, sektoreari eta eskualderi lotutakoa, egongo da eta bere esperientzia nahiz eredua inspiratzaileak suertatuko dira.
 
 
Proiektu hau garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntza dugu. 


 
jardunaldi eta tailerren egitaraua 


Zerbitzu aurreratuak

Jardunaldiaren data:
2018/11/20
Tokia:
Don Bosco-Areto Nagusia
Errenteria

Enpresa gonbidatua:
SKURA

Aurkezpenaren hizkuntza:
Euskara 9:00-11:00
Gaztelania 11:30-13:30


JARDUNALDIAN IZENA EMAN

Tailerraren data:
2018/12/5
Elebitan 9:00-13:00
Tokia:
Don Bosco-Ethazi sala
Errenteria

TAILERREAN IZENA EMAN

Ekonomia zirkularra

Jardunaldiaren data:
2019/01/15
Tokia:
Kultura Aretoa. Lezo.
9:00-11:00

Gonbidatuak:
Circular Hub
Ekonek
Aurkezpenaren hizkuntza
Gaztelera
Euskarriak
Elebitan

JARDUNALDIAN IZENA EMAN


Tailerraren data:
2019/01/22
Elebitan 9:00-13:00
Tokia:
Kultura aretoa. Lezo


TAILERREAN IZENA EMAN

Industria sortzaileak

Jardunaldiaren data:
2019/03/14 
 Tokia:
Oiartzun





Aurkezpenaren hizkuntza
Euskara



JARDUNALDIAN IZENA EMAN


Tailerraren data:
2019/03/21
Elebitan 9:00-13:00
Tokia:
Oiartzun


TAILERREAN IZENA EMAN

Silver Economy

Jardunaldiaren data:
2019/05/14
 Tokia:
Pasaia



 

Aurkezpenaren hizkuntza
:
Gaztelera



JARDUNALDIAN IZENA EMAN

Tailerraren data:
2018/05/21
Elebitan 9:00-13:00
Tokia:
Pasaia


TAILERREAN IZENA EMAN