ekintzailetza eta barnekintzailetza  ekonomia zirkularrean



Ekonomia zirkularra baliabideak aprobetxatzeko sistema da eta abiapuntu horretatik, nagusi dira elementuak murriztu, berrerabili eta birziklatzea. Ekoitzi, erabili eta botatzea? Ez; murriztu, berrerabili eta birziklatzea, bai. Egungo eredu ekonomiko linealaren paradigma baliteke amaitzear egotea eta bere tokia ekonomia zirkularrak hartuko du. Egun baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi eta kudeatzeko erabiltzen ari den ereduak epe laburrean kontsumoa indartzea du xede eta, ondorioz, planeta egoera jasangaitzera darama. Indarreko sistema ekonomikoa naturaren bizi-ziklotik erabat aldenduta dago eta epe luzeari begira, garapen iraunkorraren alde talka egiten du. Naturan ez dago zaborrik, ezta zabortegirik ere: elementu guztiek etengabe funtzio bat dute eta etapa desberdinetan aprobetxatzeko berrerabiltzen dira.

Oarsoaldean arazoaz jakitun gara eta ekintzailetzak gure eskualdean funtzionatzeko modu ari atxikia izatea nahi dugu.

Horretarako, ekintza desberdinak eta agertoki aproposa eskaintzen dizkizugu.  
 
 

ekintza

JARDUNALDI INSPIRATZAILEA

Hasteko, jardunaldi inspiratzailea, praktikoa eta doakoa, bi orduko iraupenez, ekonomia zirkularraren sektorean oinarrituko da eta hurrengo arloetan proiektuek eskaintzen dituzten enplegagarritasun- eta negozio-aukerei buruz kontzientziazio sozialaren inguruan ekintzak garatzeko esperientziak zabalduko dira:
 
-  Joerak eta aukerak aztertuko dira.
-  Sortzen ari diren enpresa, negozio eta enpleguez hitz egingo da.
-  Sektore honetan arrakastaz ekitea lortu duten enpresa eta ekintzaileen kasuak aurkeztuko dira.

Jardunaldia hurrengo urtarrilaren 15ean egingo da Lezon.

Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.
 

inspirazioa

TAILER ESPERIMENTALA

 
 Ondoren, ekintzara pasako gara. Modu berean, tailer esperimentala doakoa da eta 4 ordu iraungo ditu. JUMP! proiektuak bizkortzeko metodologiaz baliaturik, “Ekinez” ekintzailetzaren biderantz motibatzea du helburu. Ekintzaileak izan daitezkeenen ideiak banaka eta taldean jaso nahiz landuko dira, aurretik izandako jardunaldietako esperientzietan funtsatuak badaude. Ideiak jaso eta gutxieneko bideragarritasun-proiektuaren gorputzean aztertuko dira:
 
 -  Negozio-eredua definitzea.
-  Negozioaren logika definitzea.
-  Horren gap nagusiak identifikatzea.

Tailerra hurrengo urtarrilaren 22an garatuko da Lezon.
 
Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.

 

agertokia

OARSOALDEA: Lezo