ekintzailetza eta barnekintzailetza industria sortzailean

Ekonomia sortzailea edo industria sortzailea ekonomiaren sektorea da, non ideiak eta ezagutza sortzen diren. Kontzeptuaren barruan funtsean honakoak sartzen dira: kultur industria (artea, artisautza, entretenimendua, diseinua, arkitektura, publizitatea, gastronomia) eta ezagutzaren ekonomia (hezkuntza, ikerketa eta garapena, goi-teknologia, informatika, telekomunikazioak, robotika, nanoteknologia, industria aeroespaziala). 

Industria sortzaileek pertsonen sormena, jarrerak eta talentua erabiltzen dituzte, sormenaren bitartez lanpostuak eratu eta aberastasuna sortzeko. Oarsoaldean egiten ari gara.

Xede horrez, ekintza desberdinak eta agertoki aproposa eskaintzen dizkizugu.  
 

 

 
ekintza 

JARDUNALDI INSPIRATZAILEA

Hasteko, jardunaldi inspiratzailea, praktikoa eta doakoa, bi orduko iraupenez, industria sortzailearen sektorean oinarrituko da eta hurrengo arloetan proiektuek eskaintzen dituzten enplegagarritasun- eta negozio-aukerei buruz kontzientziazio sozialaren inguruan ekintzak garatzeko esperientziak zabalduko dira:

-  Joerak eta aukerak aztertuko dira.
-  Sortzen ari diren enpresa, negozio eta enpleguez hitz egingo da.
-  Sektore honetan arrakastaz ekitea lortu duten enpresa eta ekintzaileen kasuak aurkeztuko dira.

Jardunaldia hurrengo martxoaren 14an egingo da Oiartzunen.

Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.


inspirazioa

TAILER ESPERIMENTALA

 
 Ondoren, ekintzara pasako gara. Modu berean, tailer esperimentala doakoa da eta 4 ordu iraungo ditu. JUMP! proiektuak bizkortzeko metodologiaz baliaturik, “Ekinez” ekintzailetzaren biderantz motibatzea du helburu. Ekintzaileak izan daitezkeenen ideiak banaka eta taldean jaso nahiz landuko dira, aurretik izandako jardunaldietako esperientzietan funtsatuak badaude. Ideiak jaso eta gutxieneko bideragarritasun-proiektuaren gorputzean aztertuko dira:
 
 -  Negozio-eredua definitzea.
-  Negozioaren logika definitzea.
-  Horren gap nagusiak identifikatzea.

Tailerra hurrengo martxoaren 21ean garatuko da Oiartzunen.
 
Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.

 

agertokia

Manuel Lekuona Biblioteka. Nola iritsi? Klikatu hemen