ekintzailetza eta barnekintzailetza zerbitzu aurreratuetan.

Krisi industrialaren ondorioz, tokiko inguruneko enpresa txiki eta ertainetan usadiozko jardute-moduak berriz planteatzera garamatzate, orokorrean lehiakorra izateko.

Fenomeno hau Oarsoaldean ere begietan dugu. Izan ere, azkeneko hamarkadetan zerbitzuen sektorea industriaren sektorean aldean garrantzia irabaziz joan da.

Manufaktura-industriaren barruan zerbitzuen eskaintza garatzeak eskaintza lehiakorragoa eta kalitate handiagoko enplegua sor ditzake, balio erantsi handiagoa duen hazkuntza ekonomikoa sustatzeaz gain.

 

Horretarako, ekintza desberdinak eta agertoki aproposa eskaintzen dizkizugu.

 

ekintza


JARDUNALDI INSPIRATZAILEA

Hasteko, jardunaldi inspiratzailea, praktikoa eta doakoa, 2 orduko iraupenez, zerbitzu aurreratuen sektorean oinarrituko da eta hurrengo arloetan proiektuek eskaintzen dituzten enplegagarritasun- eta negozio-aukerei buruz kontzientziazio sozialaren inguruan ekintzak garatzeko esperientziak zabalduko dira:
 
-  Joerak eta aukerak aztertuko dira.
-  Sortzen ari diren enpresa, negozio eta enpleguez hitz egingo da.
-  Sektore honetan arrakastaz ekitea lortu duten enpresa eta ekintzaileen kasuak aurkeztuko dira.

Jardunaldi honetan enpresa gonbidatu bezala Skura  izango ditugu eta  beraien ibilbidea azalduko dute. Skura kooperatibak neurrira egindako softwarearen, diseinu, definizio eta garapenean adituak dira. Beraien esperientzia azalduko digute, ziur inspiratzailea izango dena.  Ezagutu  Skura apur bat gehiago.

Jardunaldia hurrengo abenduaren 5ean egingo da Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketarako ikastetxean.

Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.

  
 

inspirazioa

TAILER ESPERIMENTALA

 
 Ondoren, ekintzara pasako gara. Modu berean, tailer esperimentala doakoa da eta 4 ordu iraungo ditu. JUMP! proiektuak bizkortzeko metodologiaz baliaturik, “Ekinez” ekintzailetzaren biderantz motibatzea du helburu. Ekintzaileak izan daitezkeenen ideiak banaka eta taldean jaso nahiz landuko dira, aurretik izandako jardunaldietako esperientzietan funtsatuak badaude. Ideiak jaso eta gutxieneko bideragarritasun-proiektuaren gorputzean aztertuko dira:
 
 - Negozio-eredua definitzea.
-  Negozioaren logika definitzea.
-  Horren gap nagusiak identifikatzea.

Tailerra hurrengo abenduaren 5ean egingo da Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketarako ikastetxean.


Egitaraua ikusi nahi dut.
Tailerrean izena eman nahi dut.


 

agertokia 

OARSOALDEA: Errenteria


Don Bosco eskualdean Lanbide Heziketarako erreferentziazko ikastetxea da eta 50 urtetik gorako bizia du. Industriaren sektoreari lotutako espezialitateak eskaintzen ditu: elektronika, soldadura eta galdaragintza, eraikuntza metalikoak, industria mekatronikoa, etab. Agertoki honetan garatuko dira jardunaldia eta tailerra. 

Ezagutzen al duzu?