ekintzailetza eta barnekintzailetza  zilar ekonomia deritzonan


Europar Batasunean 55 urtetik gorako herritarren kontsumoa gutxi gorabehera kontsumo pribatuaren herena da. Besteak beste, hurrengo sektoreek aterako dituzte irabaziak “silver economy” izenekoaz: botikariek, altzarien esparrukoek eta teknologian jarduten dutenek.

Pertsona adinduen helburua independenteak izaten jarraitzea da; beren etxeetan bizi nahi dute eta, horretarako, beharretara moldatu behar dira, espazioari eta domotikari dagokionez. Halaber, independenteak izan nahi eta lortuko dute teknologiari esker. Euren beharretara moldatuak dauden gailu mugikorrez ala protesi robotikoez hornituko dira. Gainera, ibilgailu adimentsu eta egokituen bidez gidatzen jarraitzeko aukera izango dute.

Oarsoaldean biztanleriaren % 35 inguru 55 urtetik gorakoa da eta “zilar ekonomia” da etorkizuna. Ildo horri jarraiki, pertsona adinduen bizi-kalitatea hobetzeko enplegua sortuko da.

Xede horrez, ekintza desberdinak eta agertoki aproposa eskaintzen dizkizugu.
 

ekintza

JARDUNALDI INSPIRATZAILEA

Hasteko, jardunaldi inspiratzailea, praktikoa eta doakoa, bi orduko iraupenez, silver economy izenekoaren sektorean oinarrituko da eta hurrengo arloetan proiektuek eskaintzen dituzten enplegagarritasun- eta negozio-aukerei buruz kontzientziazio sozialaren inguruan ekintzak garatzeko esperientziak zabalduko dira:

-  Joerak eta aukerak aztertuko dira.
-  Sortzen ari diren enpresa, negozio eta enpleguez hitz egingo da.
-  Sektore honetan arrakastaz ekitea lortu duten enpresa eta ekintzaileen kasuak aurkeztuko dira.


 Jardunaldia hurrengo maiatzaren 14an egingo da Pasai Donibaneko Kulturgunean, 14:30etatik 16:30etara.

Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.
 


inspirazioa

TAILER ESPERIMENTALA

 
 Ondoren, ekintzara pasako gara. Modu berean, tailer esperimentala doakoa da eta 4 ordu iraungo ditu. JUMP! proiektuak bizkortzeko metodologiaz baliaturik, “Ekinez” ekintzailetzaren biderantz motibatzea du helburu. Ekintzaileak izan daitezkeenen ideiak banaka eta taldean jaso nahiz landuko dira, aurretik izandako jardunaldietako esperientzietan funtsatuak badaude. Ideiak jaso eta gutxieneko bideragarritasun-proiektuaren gorputzean aztertuko dira:
 
 -  Negozio-eredua definitzea.
-  Negozioaren logika definitzea.
-  Horren gap nagusiak identifikatzea.

Tailerra hurrengo maiatzaren 21ean egingo da Pasai Donibaneko Kulturgunean 15:30etatik 19:30etara.
 
Egitaraua ikusi nahi dut.
Izena eman nahi dut.

 

agertokia 

OARSOALDEA: 

Pasai Donibaneko Kulturgunean